Dietrich Fischer-Dieskau
Wikipedia(e)tik
Dietrich Fischer-Dieskau (1925ko maiatzaren 28a, Berlin - 2012ko maiatzaren 20a) alemaniar opera-kantaria eta baritono bat izan zen. Berlinen egin zituen kantu-ikasketak Hermann Weissenbornekin, eta lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an; 1948an, Berlingo operan abestu zuen. Alemaniako liedari eskaini dizkio ahalegin handienak, baina maisutasun berbera erakutsi du musika barrokoan eta erromantikoan, Mozarten eta Wagnerren operetan, batez ere.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.