Dimitri Ivanovski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dimitri Ivanovski, seilu batean

Dimitri Iosifovitx Ivanovski, errusieraz Дмитрий Иосифович Ивановский, (1864-1920) errusiar biologoa izan zen, birusak aurkitu zituena 1892an.

1887an, Ivanovski San Petersburgoko unibertsitatean bere ikasketak egiten ari zela, tabako landareari kalte egiten zion gaixotasun bat ikertzeko eskatu zioten. Hiru urte geroago, tabako landarearen beste gaixotasun bat ikertzeko eskatu zioten, Krimean eragiten ari zena. Ivanovskik, bi gaixotasunak agente oso txiki batek sortarazten zituela aurkitu zuen. Agente hau portzelanazko iragazkiak zeharkatzeko gai zen, bakterioek ez bezala. Bere aurkikuntzak artikulu batean azaldu zituen (1892) eta tesi batean ere bai (1902).