Diogenes Apoloniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diogenes Apoloniakoa K. a. V. mendeko filosofo presokratiko bat da. Ez dago garbi Kretako edo Frigiako Apolonia hirian jaio zen. Edonola ere, tradizio filosofiko batek Anaximenesen ikasle eta Anaxagorasen garaikidea izan zela dio. Lehenengo filosofo enpirikotzat jo ohi da, biologian egin zituen teoriak behaketaz frogatzen saiatu baitzen. Filosofian ezaguna da, Anaximenes bezala, airea arkhe edo printzipiotzat hartzeagati. Aldi berean, Anaximandroren apeiron delakoa bezalaxe, aireak gauzak sortu ahal izateko halako adimena izan behar zuela adierazi zuen.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.