Divehi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dhivehi
ދިވެހި
Non mintzatzen den: Maldivak, India
Guztira hiztunak: +300.000 
Rankina: Ez 100 hitz egindakoenen artean
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Indo-iraniarra
  Indo-ariarra
   Uharteetako indo-ariarra
    Dhivehi 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: Maldivak
Araugilea: Ez dago arautua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: dv
ISO 639-2: div
ISO 639-3: — 

Divehi edo dhivehi hizkuntza, indo-ariar hizkuntza familiako hizkuntza bat da, Maldivas herrialdeko hizkuntza ofiziala. 300.000 hiztun inguru ditu, horietatik, gehienak, Maldivasetan aurkitzen direlarik, eta soilik 10.000 Minicoy uhartean, Indiaren administraziopean dagoen uharte bat. Dhivehiak, bere jatorria, Indiatik iritsitako hizkuntza prakrito batetan du. Zingaleraren antzekoa da, baina bi hizkuntza honen jatorria izan zen prakritoa, K. a. 500ean desagertu zen. Denboraren igaroan, zenbait hizkuntzek dhivehian eragina izan dute, halanola, arabierak, hizkuntza honetatik hitz asko hartu direlarik. Baita, neurri txikiago batetan, portugesak, tamilerak, hindiak eta pertsierak ere.

Uharteen artean dauden distantzia handien ondorioz, divehia hitzegiterako eran, ahoskatze eta lexikoan dauden ezberdintasunak, nabarmenak dira, bereziki, iparraldeko eta hegoaldeko atoloien artean. Esate baterako, Maleko pertsona batek, ez luke ongi ulertuko Seenu edo Adduko dialektoa.

Divehiak, Taana deritzon idazkera berezi bat erabiltzen du, eskuinetik ezkerrera idazten dena, baina lehen, Dives Akurun idazten zen, ezkerretik eskuinera. Dives Akurua, Islama uharteetara iritsi zenetik XVIII. menderarte erabili zen, baina, modu ofizialeane erabiltzen jarraitu zen Addun XX. mendearen hasierararte.

Divehi lengoaiak, hiru mailatako klase ezberdintasun bat du: Lehenean "enme maa goiy", klase altu eta erregetzako jendeari buruz edo jende honekin hitz egiteko erabiltzen da, eta hala erabiltzen jarraitzen da Telebista eta irrati nazionalean. Agure, ofizial eta ezezagunekin hitz egiteko, bigarren maila erabiltzen da, "maa goiy". Pertsona gehienek, hirugarren maila erabiltzen dute, "aadaige goiy" eguneroko bizitzan.

Ez dago Kaixo edo Agur esateko zuzeneko itzulpenik divehiz. Ohiko agurra, Nora zoaz? (Kontaaka) galdetzean datza.

Atoloi hitza (koral uharte edo arrezifezko eraztun bat), dhivehizko Aholhu hitzaren forma hispanizatu bat da.