Maldivera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maldivera/ Dhivehi
ދިވެހި
Non mintzatzen den: Maldivak, India
Hiztunak: +300.000 
Rankina: Ez 100 hitz egindakoenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Indoirandarra
  Indoariarra
   Uharteetako indoariarra
    Maldivera/ Dhivehi 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:  Maldivak
Erakunde araugilea: Ez dago arautua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: dv
ISO 639-2: div
ISO 639-3:

 

Maldivera[1] edo dhivehi[2] hizkuntza, indoariar hizkuntza familiako hizkuntza bat da, Maldivak herrialdeko hizkuntza ofiziala. 300.000 hiztun inguru ditu, horietatik, gehienak, Maldivetan aurkitzen direlarik, eta soilik 10.000 Minicoy uhartean, Indiaren administraziopean dagoen uharte bat. Divehierak, bere jatorria, Indiatik iritsitako hizkuntza prakrito batean du. Zingalieraren antzekoa da, baina bi hizkuntza honen jatorria izan zen prakritoa, K. a. 500ean desagertu zen. Denboraren igaroan, zenbait hizkuntzek divehieran eragina izan dute, hala nola, arabierak, hizkuntza honetatik hitz asko hartu direlarik. Baita, neurri txikiago batean, portugesak, tamilerak, hindiak eta persierak ere.

Uharteen artean dauden distantzia handien ondorioz, divehiera hitz egiterako eran, ahoskatze eta lexikoan dauden ezberdintasunak, nabarmenak dira, bereziki, iparraldeko eta hegoaldeko atoloien artean. Esate baterako, Maleko pertsona batek, ez luke ongi ulertuko Seenu edo Adduko dialektoa.

Divehiak, Taana deritzon idazkera berezi bat erabiltzen du, eskuinetik ezkerrera idazten dena, baina lehen, Dives Akurun idazten zen, ezkerretik eskuinera. Dives Akurua, Islama uharteetara iritsi zenetik XVIII. mendera arte erabili zen, baina, modu ofizialeane erabiltzen jarraitu zen Addun XX. mendearen hasierara arte.

Divehi lengoaiak, hiru mailatako klase ezberdintasun bat du: Lehenean "enme maa goiy", klase altu eta erregetzako jendeari buruz edo jende honekin hitz egiteko erabiltzen da, eta hala erabiltzen jarraitzen da Telebista eta irrati nazionalean. Agure, ofizial eta ezezagunekin hitz egiteko, bigarren maila erabiltzen da, "maa goiy". Pertsona gehienek, hirugarren maila erabiltzen dute, "aadaige goiy" eguneroko bizitzan.

Ez dago Kaixo edo Agur esateko zuzeneko itzulpenik divehieraz. Ohiko agurra, Nora zoaz? (Kontaaka) galdetzean datza.

Atoloi hitza (koral uharte edo arrezifezko eraztun bat), divehierazko Aholhu hitzaren forma hispanizatu bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maldivera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.