Dra Abu el-Naga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dra Abu el-Naga, antzinako Tebaseko nekropoli baten ondoan, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean, El Tarid eta Deir el-Bahari artean, Erregeen Haranetik gertu, Luxor inguruan kokatuta dagoen egiptoar herri bat da.

Hondakin arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Boltzek, alemaniar-egiptoar misioko zuzendariak, Dra Abu el-Nagako nekropolian, Nubkheperra Intef edo Intef V.a faraoiarena zen piramide baten oinarri baten aurkikuntzaren berri eman zuen 2001ean.

Ingurua, XIX. mendean industu zen arren, aurkikuntza hauen txostenak galdu egin ziren. British Museumean ikus daitekeen Egiptoko XX. dinastiako Abbott papiroagatik aurkitu ahal izan zen, garai honetako lurperaketak azpimarratzen zituena.

Berriki zaharberritutako hilobiak:

  • Royren hilobia
  • Shuroyren hilobia

Dyehutu proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CSICeko Jose Manuel Galanek zuzendutako misio arkeologiko espainiar-egiptoar batek, indusketak egiten ditu Dra Abu el-Nagan 2002tik, K. a. 1500 inguruan datatuak dauden goi dignatario talde baten hilobiak ikertu eta zaharberritzeko.

Hatshepsut erreginaren goi dignatario bat zen Dyehutyren hilobian, kontserbazio egoera bikainean dauden ofrenda multzoak, eta garaiko hil errituetako eskenak irudikatzen zituzten margoak aurkitu dira, urez beteriko pitxer bat eta lore sorta bat daramaten pertsonak erakusten dituzten margoak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dra Abu el-Naga Aldatu lotura Wikidatan