Nekropoli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erregeen harana, Menfiseko erret-nekropolia, Egipton.

Nekropolia hildakoak ehorzteko hilerria da. Nekropoli hitza grezierazko "nekro" (heriotza) eta "polis" (hiria) hitzen elkartea da. Normalean, hiri handien edo antzinako zibilizazioen ehortz-lekuei esaten zaie nekropoli.

Nekropoliak antzinatik erabili izan dira; Paleolitoko haitzuloen inguruan aurkitu dira zaharrenak. Historiaurrean etxe alboan edo etxe barnean izaten ziren batez ere, baina geroago hilerri gisa bereziki aukeratutako tokietan eraiki ziren nekropoliak, tenplu eta santutegien inguruan batez ere. Mediterraneo inguruko antzinako hirietan nekropoliak hiriz kanpo jarri ohi zituzten eta mendeetan zehar inguru berean jarritako hilerri txikiek osatuak ziren askotan. Egiptoko Nilo inguruko hirietan, berriz, nekropoliak hiriaren parean eraikitzen zituzten, ibaiaren beste ertzean, eta Erroman eta Grezian hiriaren kanpoaldean, bide bazterrean.

Nekropoli aipagarrienak Giza, Erregeen harana eta Urrekoak dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nekropoli Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]