Dresdengo Kodexa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parisko Kodexa. Codex Peresianus
Dresden Codex p09.jpg

Dresdengo Kodexaren orri bat.

Egilea Ezezaguna (Espainiar konkista baino lehen.)
Generoa Egutegia, astronomia, erlijioa.
Datuak
Jatorrizko hizkuntza maia
Herrialdea Chiapas
Orrialdeak 39
Formatua 20,5 × 9 zm.
Euskaraz
Izenburua Dresdengo Kodexa

Dresdengo Kodexa edo Codex Dresdensis amate paperaren gainean egindako maia kodex bat da, Dresdengo liburutegian (Sächsische Landesbibliothek (SLUB)) gordeta dagoena. Konkistaren aurreko kodex hau gure egunetara heldu diren arteko osatuena eta ederrena da. Berez, kodex hau egutegi bat da; bertan jainkoen eragina egunen arabera erakusten da. Aldi berean maien egutegia eta zenbaki sistema azaltzen da. Europan liburu honen inguruko lehenengo berri 1739koa da.[1] 1825-1826. urtetan Agostino Aglio italiarrak kodex honen kopia bat egin zuen, ondoren Mexikoko beste dokumuntuekin batera argitaratua izan zen; dokumentu bilduma horri Kingsborough Kodex bezala ezagutzen zaio.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezialisten ustez kodex honek Yucatán penintsula erdian-iparraldean izan dezake bere jatorria, Chichén Itzá inguruan. Estiloa eta edukia kontutan hartuta ziur aski XIV. mendean izan zen idatzia baina ordukoa aurreko beste baten kopia izango zen.[3] Eskuizkribu hau Mesoamerikan aurkitutako ederrena da.

Kodexaren berreskurapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1739an Dresdengo Erret Liburutegiaren zuzendariak, Johann Christian Götze, Vienan, eskuizkribua erosi zuen. Ondoren, mende erdi bat baino gehiago, libura erabat ahaztuta egon zen. 1810 Alexander von Humboldt kodexaren lehenengo bost orrialde argitaratu zituen. Hala ere, hemezortzi urte behar izan ziren dokumentua jatorri maiakoa bezala identifikatzeko (1828). Jatorrizko dokumentuaren egoera ez zen oso ona eta egoera hori Bigarren Mundu Gerran larritu zen aliatuen bonbardaketa baten ondorioz (1945ko otsailaren 13 eta 15ean) okertu egin zen:: orri askoren goiko partea hezetasunez ezabatu egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Dresden Codex
  2. Antiquities of Mexico
  3. Miguel León-Portilla, 88.or.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dresdengo Kodexa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miguel León-Portilla: Literaturas indígenas de México. Mexiko Hiria: FCE, 1992. ISBN: 9789681638771.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]