Parisko Kodexa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parisko Kodexa. Codex Peresianus
Kodeks paryski22.jpg

Pariseko Kodexaren orri bat.

Egilea Ezezaguna (Espainiar konkista baino lehen)
Generoa Erlijioa, iragarpenak
Datuak
Jatorrizko hizkuntza maia
Herrialdea Chiapas
Orrialdeak 11
Formatua 24 × 13 zm, 1,43 metroko luzeraz.
Euskaraz
Izenburua Pariseko Kodexa

Parisko Kodexa edo Codex Peresianus XIII. mendeko eskuizkribu maia da. Kultura horren hiru kodex bakarrik ezagutzen dira (laugarren batek, Grolier kodexa, haren benekotasunaren inguruan zalantzak sortzen ditu espezialisten artean, eta hau izan zen aurkitu zen bigarrena; lehendabizikoa Dresdengo Kodexa izan zen. Kodex hau Palenque hiri historikoan agertu zen, Chiapasen. «Amatl» edo amate izeneko bertako paperaz egina dago. Hamaika orri ditu eta akordeoi moduan tolestuta daude. Neurriak hauexek dira: 24 × 13 zm, 1,43 metroko luzeraz. Gaur egun Frantziako Liburutegi Nazionalean dago gordeta. Kodex honen edukia erlijiosoa eta profetikoa da. Bere kontserbazio egoera ez da oso ona eta, ondorioz, debekatuta dago haren erabilera zuzena.

Aurkikuntzaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa denez liburu honen inguruan oso datu gutxi ezagutzen dugu. Aipatu dugun bezala lau dira ezagutzen diren maia kodexak eta hau aurkitu zen bigarrena izan zen. Antza denez erlijioko erritoak biltzen ditu eta, aldi berean, iragarpen profetikoak. Eskuizkribuaren atzealdean iragarpenen almanaka bat dago, Urte Berriko zeremoniak eta 364 egunetako zodiako egutegia.

Kodexaren gaineko lehenengo informazio historikoa 1832koa da. Urte horretan Pariseko Liburutegi Nazionalaren katalogoetan « Fonds Mexicain no 2 » izenburupean ageri zen. 1859an León de Rosny ikertzaileak baztertuta zeuden beste paperen artean gaztelaniazko inskripzio bat zekarren eskuizkribu hau topatu zuen; azalean «...que fue... o de...Perez » irakur zezakeen.[1] Rosnyk maia kodex bezala identifikatu zuen eta Codex Peresianus izena eman zion, azalean aipatzen zen Pérez hori aspaldiko jabe bat izan litekelako. Denboraz Pariseko Kodexa bezala gelditu da Liburutegi Nazionalean Perez izeneko beste kodexarekin ez nahasteko.

Bitxikeri bezala esan daiteke liburu hau eskuinetik ezkerrera irakurri behar dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Léon de Rosny, Essai sur le déchiffrement de l'écriture hiératique d'Amérique centrale, 1876. Datu hori Claude Baudez et Sydney Picasso egileek jaso zuten beste liburu honetan: Les cités perdues des Mayas, Découvertes Gallimard, 146 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arqueología Mexicana aldizkaria: "Códices prehispánicos" mongrafikoa. IV.liburukia, 23.zk. 2.berrinprimatzea, Mexiko Hiria, 2002.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko Kodexa Aldatu lotura Wikidatan
  • (Frantsesez) Eskuizkribu osoa Frantziako Liburutegi Nazionalaren helbide honetan aztertu daiteke: Gallica.
  • (Ingelesez) Kodex honen orrialde guztiak: [1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]