Dušan Makavejev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dušan Makavejev jugoslaviar zinema-zuzendaria da (Belgrad, 1932). Belgradeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1955ean graduatu zen. Belgraden egin zituen, orobat, zuzendaritzako ikasketak, Antzerki, Irrati, Zinema eta Telebistako Akademian. 1955etik 1958ra, Kino-Club film esperimentala egin zuen, eta Zagreb Films eta Avala Films etxeentzat lan egin zuen gero. 1964ra arte, film laburrak eta dokumentalak egin zituen nagusiki, eta geroago hasi zen film luzeak egiten. 1960ko hamarraldian, Novi film delako zinemagintza berriaren mugimenduko kidea izan zen. 1974az gero, Estatu Batuetan lan egin du gehienbat. Haren zinemagintzaren ezaugarri nabarmenenak sarkasmoa, probokazioa eta pesimismoa dira; kontakizun-moldeekin saioak egin ditu, eta, gaiei dagokienez, gizarte-egituraren eta sexu-bizitzaren arteko lotura aztertu du. Aipagarriak ditu Gizona ez da txoria (1966), Maitasun-istorioa (1967, Telefonistaren tragedia ere deitua), WR: Organismoaren misterioak (1971), Sweet Movie (1974), Montenegro (1981), The Coca-Cola Kid (1985), Manifesto (1989) eta Danish Girls Show Everything (1996).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]