Jugoslaviako Erresuma
|
Jugoslaviako Erresuma |
|||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1929 – 1941
Monarkia konstituzionala |
|||||||||||||
|
|
|||||||||||||
| Goiburua Aberri bat, errege bat, herrialde bat |
|||||||||||||
| Ereserkia [[Fitxategi:Himna Kraljevine Jugoslavije|280px|]] |
|||||||||||||
![]() |
|||||||||||||
| Hiriburua | Belgrad | ||||||||||||
| Hizkuntza(k) | serbokroaziera eta esloveniera | ||||||||||||
| Eremua | 247.542 km2 | ||||||||||||
| Biztanleria | 13.934.038 bizt. | ||||||||||||
| Dirua | Dinar | ||||||||||||
|
|||||||||||||
Jugoslaviako Erresuma (serbokroazieraz, Краљевина Југославија edo Kraljevina Jugoslavija) Mendebaldeko Balkanetan, 1918-1941 artean, egondako estatua izan zen, Mundu Gerra bien arteko garai gorabeheratsuan.
1918an sortu zen, Serbiako erresumari ordura arte Austria-Hungariako Inperioko parte izandako Balkanetako lurraldea (Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izenez ezaguna) gehitu zitzaionean. Montenegroko erresuma ere aldi berean elkartu zitzaien. Ofizialki Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izena mantendu zuen arren, Jugoslavia izenez ezagun bihurtu zen (Hegoaldeko Eslaviarren lurraldea).
1941eko apirilaren 17an, Alemania Naziak inbaditu eta zatitu zuen. Gerrako urteetan, faxista kroaziarrek hainbat sarraski egin zituzten (nazien babesa aprobetxatuz) serbiarren eta bertako juduen aurka. Komunistek gidatutako milizia partisanoek naziak eta beraien kolaboratzaileak kanporatzea lortu zuten 1944ko azaroaren 2rako. Orduan, erbesteko gobernu monarkikoarekin adostu zuten Jugoslavia Federal Demokratikoaren sorrera. Dena den, gerran lortutako ospea zela eta, Josip Broz Tito buruzagi komunistak hartu zuen agintea erreferendum bidez; ondorioz, Jugoslaviako Erresuma desagertu eta Jugoslaviako Herri Errepublika Federala aldarrikatu zen (1953an Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista bihurtu zena.
