Serbia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serbiako Errepublika
'Република Србија
Republika Srbija
Serbiako bandera
Bandera

Serbiako armarria
Armarria

Goiburua: -
Nazio ereserkia:
Bože Pravde
Serbia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Small Coat of Arms Belgrade.svg Belgrad
44°49′14″N 20°27′44″E / 44.82056°N 20.46222°E / 44.82056; 20.46222Koordenatuak: 44°49′14″N 20°27′44″E / 44.82056°N 20.46222°E / 44.82056; 20.46222
Hizkuntza ofiziala(k) Serbiera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Boris Tadic
Mirko Cvetković
Independentzia
- Jugoslaviatik
Montenegrorekin batera


1992 apirilaren 28
Eremua
• Guztira
• Ura

88.361 km²
% -
Biztanleria
• Zenbatespena (-)
• Errolda (1998)
• Dentsitatea

Herritarra


11.206.847
126,83 biztanle/km²

serbiar
Dirua Serbiar dinarra (CSD)
Euroa1 (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
Bai (UTC +2)
Interneteko domeinua .yu
Telefono aurrezenbakia +381
1 Euroa Kosovoko probintzian erabiltzen da, NATOren agintepean baitago

Serbia (izen ofiziala, Serbiako Errepublika; serbieraz, Република Србија) Balkanen penintsulako Europako estatu itsasgabea da. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Vojvodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serbia

Orografiaren aldetik bi eskualdetan bereizten da Serbia: hegoaldea menditsua da: Dinariar Alpeak mendebalean, Sar mendiak hego-mendebalean eta Balkan mendiak ekialdean. Iparraldea, berriz, Belgrad inguruko eskualdea, eta Vojvodina osoa ordokiak dira.

Danubio ibaia eta horren adarrak (Tisa eta Morava) igarotzen dira Serbiatik.

Klima kontinentala da, neguan oso hotza goialdeetan (-38 Â°C egin dezake), eta udan nahiko beroa, 38° C gehienera. Euri asko egiten du urte osoan.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Serbiaren banaketa administratiboa»

Serbiaren banaketa administratiboa 24 barrutitan eta Belgradoko Hirian egiten da. Barrutiak eta Belgradoko hiria, gainera, udalerritan banatzen dira. Serbiak 2 probintzia autonomo ditu: Voivodina, 7 probintzia eta 46 udalerritan, eta Kosovo eta Metohija. Kosovok independentzia aldarrikatu du baina oraindik orain ordezkatuta dago Nazio Batuen kudeaketarekin.

Kosovo eta Vojvodina ez den beste guztiari Erdialdeko Serbia deitzen zaio, baina ez da benetako banaketa administratibo bat, beste bi probintziak bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldi nagusitan bereiz daiteke Serbiako historia: Erdi Aroa eta otomandarren mende eman zuen garaia, eta burujabetasuna lortu ondorengoa.

Sorrera eta Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetan iliriarrak, traziarrak eta zeltak bizi ziren erromatarrak sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herri eslaviarrak hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldeka jupa izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan, rasca izenekoetan, bateratzen ziren. Tarteka jupan izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voïslav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten, bulgariarraren mende (893-927), mazedoniar-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edo bizantziarren mende.

IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia eta alfabeto zirilikoa. 1159an, Eztebe Nemanja jupan handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuen Eztebe Uroš IV Dušan erregearekin. 1346an Pec hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuen Skopjen (Mazedonia). 1389an, Kosovoko gudua galdu ondoren, turkiarren mende geratu zen Serbia osoa, printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gero haïduk legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.

Burujabetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerako inperio otomandarraren gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, eta Errusia ortodoxoen alde jarri zela baliatuz, hasi zen matxinada, Karageorges edo Jorge Beltza, zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad eta Smederevo hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an, Napoleonen aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.

1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrek Morava ibaiaren behealdeko ibarrean printzerri autonomoa onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zen Milos Obrenovic printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak, Berlingo batzarrean (1878).

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an serbiarrak, kroaziarrak eta esloveniarrak erresuma batean elkartu ziren, Jugoslaviako erresuman. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrak Serbia okupatu zuten, eta Kroazia erresuma burujabe bihurtu. Gerraren bukaeran, herri fronteak, sobietar gudarostearen laguntzarekin, Belgrad hartu zuenean, orduan errege zegoen Petri II.ak erbestera joan behar izan zuen eta gobernu berri bat osatu zen Jugoslavian, Tito buru zuena.

1945ean, ezkerreko herri fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta Jugoslavia errepublika deklaratu zuten. 1989an, Slobodan Milosevic izendatu zuten lehendakari. Haren agintaldian, izugarri areagotu zen serbiar nazionalismoa eta gutxiengoen eskubideen kaltetan; Kosovori autonomia ahalmen guztia kendu zion; bestalde, konstituzioa aldatu zuen lehendakariak aginte handiagoa izan zen. 1991n Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta burujabe bihurtu ziren. Bosnia-Herzegovinako serbiarrek, ordea, ez zuten lurralde hori burujabe bihurtzerik onartu, eta gobernuaren aurka gerran hasi ziren.

1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.

Jugoslaviaren izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.

1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen % 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an, NATOko indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeak Vojislav Kostunikak irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.

2002an, Montenegrok eta Serbiak hitzarmen bat sinatu zuten Jugoslavia izena kentzeko eta Serbia eta Montenegro zeritzan estatu berri bat sortzeko. 2004an Boris Tadic hautatu zuten Serbiako lehendakari.

2006. urtean, Montenegron egindako erreferendum batean, botuen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.

2014ko urriaren 14an, 2016ko Europako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian drone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen Kosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[1].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vojvodina eta Serbia eskualdeek nahiko ekonomia aurreratua dute, nahiz Jugoslaviako gerraz geroztik, NBEen blokeoaren ondorioz, enpresen % 10 baino ari ez zen normaltasunez lanean, eta langileen erdia lanik gabe zegoen.

Kosovo eskualdeak, berriz, ekonomia atzeratu samarra du; ikatz-meategiak dira aberatsak.

Vojvodinako zelaiak nekazaritzako oso egokiak eta emankorrak dira; artoa lantzen da batez ere. Hala ere, Serbiako ekonomian garrantzi handiena meatzaritzak (lignitoa, kobrea, antimonioa) eta eskulanek dute. Industrian makineria, nekazaritzako tresneria, papera, kristala, ehunak eta kimika gaiak lantzen dira. Urezko energia iturriak laguntza handia eskaini dio Morava eta Danubio ibaien haranetako industriari. Burdinbide nagusiak Belgrad Nis eta Vranje hiriekin (hegoaldea) lotzen duena, Belgrad Subotica hiriarekin lotzen duena eta Belgradetik Montenegrora doana dira.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikako talde etnikoak honako hauek dira:

Hizkuntzak nagusiak serbokroaziera (serbiera da hizkuntza ofiziala), albaniera, hungariera eta romania dira. Erlijioei dagokienez, kristau ortodoxoa da nagusi, nahiz eta hainbat gutxiengo ere badiren: musulmanak, katolikoak, protestanteak eta juduak.

Serbiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serbia Aldatu lotura Wikidatan