Dublin eta Monaghango atentatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dublin eta Monaghango atentatuak (ingelesez Dublin and Monaghan bombings, eta irlanderaz Buamálacha Bhaile Átha Cliath agus Mhuineacháin) 1974ko maiatzaren 17an Irlandako Errepublikako Dublin eta Monaghan hirietan jazotako atentatu multzoa izan ziren. Horien ondorioz, denera 30 lagun hil eta ia 300 zauritu izan ziren, honek Ipar Irlandako gatazka osoko egunik odoltsuena bilakatu zuen.

1993an Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF) erakunde loialista paramilitarrak bere burua atentatu horien egile gisa aldarrikatu zuen. Atentatu hauetan guztira 4 auto-lehergailu erabili izan ziren.

Sarraskia eta leherketen aurretik ez zen inongo abisu edo oharpenik egon. Dublinen hiru leku ezberdinetan eta ordurik jendetsuenean lehergailu banak leher egin zuten (26 pertsona hilez, horietako bat emakume haurduna), handik ordu erdira Monaghan hirian beste lehergailu batek eztanda egin zuen (7 pertsona hilez). Biktimetako gehienak emakume gazteak izan ziren, halere hildakoen adinak 5 hilabetetatik 80 urtetara zihoazen.

Formalki ez da inoiz atxilotu izan atentatu horien egile edo arduraduna.

Dublin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974ko maiatzaren 7an, ostirala, arratsaldeko 17:30ak aldera Dublingo erdialdeko hiru lekutan hiru lehergailuk ia jarraian eztanda egin zuten:

Lehenbizikoak 17:28etan Parnell Street kalean eztanda egin zuen, hiriko etorbide nagusia den O'Connell Street kaletik hurbil. Lehergailua zeraman autoa goiz hartan bertan Belfast hirian lapurtu, muga iragan eta Dublinera ekarritakoa zen. Eztanda honetan hamar pertsona hil ziren, hiltakoen artean hiru haurtxo eta haien gurasoak, eta Lehen Mundu Gerrako beteranoa izandako adindun bat zeuden. Zauritu ugari egon ziren, horien artean gasolindegi batean lan egiten zuen nerabea.

Bigarrengo eztanda 17:30etan Parnell Street kalean jazo zen. Leherketa honek 12 lagun hil ziren, hurrengo egunetan zauritutako beste bi ere hil zirelarik. Hamalau hildakoetatik hamahiru emakumeak ziren, haietako bat emakume haurduna.

Hirugarren leherketa 17:32an Trinity College unibertsitatearenn hesitik hurbil dagoen South Leinster Street kalean jazo zen. Eztanda honetan bi emakume hil ziren.

Monaghan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larogeitahamar minutu geroago, 18:58 aldera, Ipar Irlandako mugatik hurbil dagoen Monaghan hirian beste auto-lehergailu batek eztanda egin zuen. Atentatu honetan ordu batzuk aurretik Portadown hirian lapurtutako auto bat erabili zen, gainera Dublineko atentatuen antzera, ez zen aurre abisurik egon. Bost lagun hil ziren, eta handik aste batzutara zauritutako beste bi ere zendu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]