Monaghan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Monaghan
Muineachán

Monaghan
Monaghaneko bandera

Monaghaneko armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Monaghaneko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Monaghan.svg Monaghaneko konderria
Herritarra monaghandar
Koordenatuak

54°14′53″N 6°58′15″W / 54.24806°N 6.97083°W / 54.24806; -6.97083Koordenatuak: 54°14′53″N 6°58′15″W / 54.24806°N 6.97083°W / 54.24806; -6.97083

Monaghan non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Monaghan
Garaiera 71 m
Posta kodea MN
Biztanleria 7.452 bizt. (2011)
www.monaghan.ie


Monaghan (irlanderaz Muineachán) Irlandako Errepublikaren Ulster probintziako Monaghaneko konderrian kokatzen den hiria da. Monaghanek 7.452 biztanle ditu (2011). Hiria Dublinetik iparralderuntz ateratzen den N2 errepideak zeharkatzen du, honek Derry eta Letterkenny hiriekin lotzen duelarik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Muineachán izenak "muino txikiz betetako lurra" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hugh O'Neill irlandarraren eta britainiar tropen arteko Clontribeteko Gudua Monaghandik gertu izan zen 1591ean. Aurrez MacMahondarren lurra izan zen 1591ean ingelesek Dublinen urkatu zuten arte. Orduan hasi zen Bederatzi Urteko Gerra.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen Monaghanera, lihogintzan oinarritu zena. Horretarako garrantzitsuak izan ziren bi azpiegitura egin ziren, Ulsterreko ubidea, Clonesekin 1842an lotu zuena, eta Ulsterreko trenbidea Belfast eta Armaghekin 1858an lotu zuena.

Erresuma Batuko lehenengo sobieta Monaghanekoa izan zen, 1919ko otsailean sortu zena.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanda osoko blues jaialdirik prestigiotsuena bertan ospatzen da irailero, Harvest Time Blues jaialdia hain zuzen ere.

Monaghaneko konderriko museoa 1974ean ireki zen eta 1980an Europako Kontseiluaren saria jaso zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren erdialdea lau plazaren inguruan antolaturik dago; Market Square (Merkatu-plaza), Church Square (Elizaren plaza), The Diamond (Diamantea) eta Old Cross Square (Gurutze zaharraren plaza).

  • Gurutze zaharra: Old Cross Square plazan dagoen gurutzea da Monaghaneko elementurik zaharrena, XVII mendekoa baita, baina ez dago argi gurutzea izan zen hala eguzti erloju bat. Hasiera batean The Diamond egon zen eta bertan ezartzen ziren bandoak, baina 1876an tokiz aldatu zuten Diamonden Rossmore memoriala ezartzeko.
  • Rossmore memoriala: Esan bezala 1876an eraiki zuten Diamantearen plazan. Monumentu viktoriarra da oinarri oktogonalduna eta marmolezko zutabeek eusten dute iturria. Rossmoreko 4. kondearen omenez eraiki zen ehiza istripu batean Windsorreko gazteluan hil zenean.
  • San Macartan katedrala: 1892an bukatu zen katedral neogotikoa da.
  • Leslie gaztelua: Monaghanetik 11 kilometrotara kokaturik dagoen jauregia da.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monaghan Aldatu lotura Wikidatan

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]