Ipar Irlandako gatazka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Irlandako nazio sentipen ezberdinen mapa 2011ko erroldaren arabera, urdinez britainiar sentimendua nagusi den eremuak, orlegiz irlandar sentimendua nagusi den eremuak.

Ipar Irlandako gatazka ("The troubles" ingelesez, "Na Trioblóidí" irlanderaz), Ipar Irlandan dagoen arazo politikoa da, funtsean lurraldea Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoen eta Irlandarekin batzeko aldekoen artean.

Lehen multzoan, Ipar Irlandako unionistak edo leialistak daude. Politikarien artean, aipatzekoa da Ian Paisley (1926-), DUP alderdikoa. Ideologia bereko ekintzaile biolentoen artean, Michael Stone (1955-) paramilitarra dugu.

1984ko urriaren 12an, IRAk Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministroaren aurkako atentatua egin zuen, Brighton hirian. Onik atera zen, baina bost lagun hil ziren[1].

Bigarren multzoan (errepublikarrak), IRA (Provisional Irish Republican Army) talde armatuak 1969an ekin zion borroka armatuari edo ekintza terroristei. Taldekideen artean, Bobby Sands (1954-1981) nabarmendu zen gose-greba eginez hil baitzen kartzelan, sinbolo bihurtuz. 2005etik su-etenean dago IRA.

Sinn Féin alderdi politikoa ere errepublikarra da. Gaur egungo buruzagia Gerry Adams (1948-) da.

Azkenik, bakea lortzeko ahaleginean oso garrantzitsua izan zen 1998ko apirilaren 10ean lortutako hitzarmena. Bitartekarien artean, azpimarratzekoak dira Alec Reid (1932-) eta Mo Mowlam (1949-2005).

2007ko hauteskundeen ondoren Ian Paisleyren DUP eta Gerry Adamsen Sinn Féin indarturik atera ziren eta gobernua elkarrekin egin behar dute autonomia berreskuratzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Irlandako gatazka Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «30», Berria, 2014-10-12