Dundee United FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dundee United Football Club
Sorrera 1909
Futbol zelaia Tannadice Park
(Edukiera: 14.209)
Presidentea Eskozia Stephen Thompson
Entrenatzailea Eskozia Jackie McNamara
Liga Eskoziako lehen maila
2012-13 6.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Dundee United Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Dundee hirikoa. 1909an sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako liga bat eta bi Kopa eskuratzeaz gain UEFA Kopako finalista izan zen 1987an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinburgheko Hibernian FC taldea eredu hartuta, Dundeeko irlandar katolikoen komunitateak futbol taldea eratu zuen 1909an hasiera hartan Dundee Hibernian izenarekin. 1923an hiriko publiko handiagoa erakarri nahian Dundee United Football Club izena ezarri zioten.

1971ean Jim McLean hiriko Dundee FC taldetik fitxatu zuen eta haren eskutik taldearen urrezko garaia iritsi zen, 1983ko Ligako garaipenarekin burutu zena. Aurretik Ligako Kopa bi ere eskuratu zituen 1980 eta 1981ean. 1984ean Europako Kopako final aurrekoetara iritsi zen baina AS Romak kanporatu zuen. Dundeen 2-0 emaitza lortu zuen arren Erroman 3-0 galdu zuen. Jokatu duen Europako final bakarra 1987ko UEFA Kopakoa du. Orduan IFK Göteborgek garaitu zuen, suedian 1-0 galdu eta etxean 1-1 berdindu zuen.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dundee United FC Aldatu lotura Wikidatan