AS Roma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A.S. Roma
Ezizena(k) i Giallorossi (hori-gorriak)
i Lupi (otsoak)
Sorrera 1927
Futbol zelaia Stadio Olimpico
(Edukiera: 70.634)
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak James Pallotta
Entrenatzailea Frantzia Rudi Garcia
Liga Serie A
2013-14 Serie A, 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Francesco Totti 2008ko Italiako Kopako garaikurra altxatzen.
AS Romaren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.
Erromako derbia SS Lazioren aurka, 2008an.

Associazione Sportiva Roma Erromako bi futbol talde nagusietako bat da. Serie A (Italiako liga) 3 aldiz irabazi du eta Italiako Kopa gehien dituena da, 9 hain zuzen ere. Europa mailan garaipen bakarra izan du, 1961eko Hirietako Ferien Kopa, baina 1984ean Europako Kopako finala jokatzera iritsi zen, Liverpool FC-rekin penaltietan galdu zuena.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu. Etsai nagusia hiriko beste taldea du, SS Lazio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A.S. Roma 1927ko udan sortu zuen Alderdi Nazional Faxistako idazkaria zen Italo Foschik hiriburuko Roman FC, SS Alba-Audace eta Fortitudo-Pro Roma SGS taldeak batzean. Helburua Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egingo zien Erromako taldea egitea zen. SS Laziok uko egin zion elkarketa honi. 1931ean bigarren egin zuen ligan baina hortik aurrera emaitza apalak izan zituen harik eta 1941-42ko liga eskuratu zuen arte.

60. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan ez zuen maila haundirik erakutsi. 1961ean sorpresa emanez Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean Birmingham City FC gaindituz. 1964ean Italiako Kopa irabazi zuen eta 1969an bigarrena.

80. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz ere kopa garaipen batekin hasi zuen hamarkada eta 1991 artean beste lau lortu zituen. 1983an bigarren liga ere irabazi zuen Nils Liedholm suediarra entrenatzaile zuela. Bolada bikaina hartu zuen eta 1984ean Europako Kopako finala jokatu zuen Liverpool FC-ren aurka, eta 1-1 berdindu ostean penalti jaurtiketatak galdu zuen Erroman bertan jokatu zen finala.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000-01 denboraldian hirugarren liga lortu zuen. Puntako taldea izateko asmotan ibili arren sarritan gelditu zen bigarren txapelketa bietan. Hala ere beste bi kopa eskuratu zituen 2007 eta 2008an. Guztira 9 irabazi ditu eta gaur egun oraindik kopa gehien dituen taldea da Juventus FC-rekin batera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1984.

Hirietako Ferien Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1961.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1991.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AS Roma Aldatu lotura Wikidatan
2013-14ko Serie A Flag of Italy.svg
Atalanta | Bologna | Cagliari | Catania | Chievo Verona | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Internazionale | Juventus | Lazio | Livorno | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | Torino | Udinese