Eadweard Muybridge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eadweard Muybridge

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward James Muggeridge
JaiotzaKingston-upon-Thames1830eko apirilaren 9a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKingston upon Thames1904ko maiatzaren 8a (74 urte)
Hobiratze lekuaWoking Crematorium (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, asmatzailea, film-zuzendaria, zinema aktorea eta liburu-saltzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1155956 Discogs: 2273277 Find a Grave: 33685408 Edit the value on Wikidata

Eadweard Muybridge (jaiotze izena Edward James Muggeridge) 1830eko apirilaren 9an Erresuma Batuko Kingston-on-Thames udalerrian jaiotako argazkilari eta ikertzaile ingelesa izan zen. 1904ko maiatzaren 8an udalerri berdinean zendu zen. Kronoargazkilaritzari buruzko bere ikerketek ondorengo zinematografo izeneko gailuaren aurkikuntzarako oinarri izan ziren.

Lehenbiziko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik koadernaketa eta liburu salketa lanetan hasi zen. Gero argazkilaritzan zaletu eta 1860an Ingalaterrara burututako bidai batean zehar kolodio hezea deritzon prozesua ikasi zeun (plaken gainean ezartzen zen berniz modukoa, era berean horren gainean fotosentikorra zen emulsio kimikoa zabaltzen zen). 1867an, Helios merkatal izenapean Mendebalde Urruneko paisaia eta jedenaren argazki erregistroa burutzeko lanbideari ekin zion, horretarako "The Flying Studio" izeneko gela ilun mugikorraz baliatu zelarik. Ikuspegi estereoskopiko bikainak ekoiztu eta gerora ikuspegi panoramikoak ere gauzatu zituen, guzti horien barnean San Francisco hiriari buruzko sail garrantzitsuak ere badaudelarik. Ondoren Coast and Geodetic Survey erakundearentzat lanean hasi zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) The Compleat Muybridge - Eadweard Muybridge argazkilariari buruzko webgunea

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eadweard Muybridge Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.