Ebru Baybara Demir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ebru Baybara Demir
Bizitza
JaiotzaEdirne, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Turkia
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Twitter: EbruBaybara Edit the value on Wikidata

Ebru Baybara Demir (Edirne, Turkia, 1976) sukaldaria da.[1]Basque Culinary World Prize sariaren 2023ko irabazlea.[2]Sari hori Turkiara eraman duen lehen sukaldaria izan da.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismo ikasketak egin zituen Marmarako unibertsitatean, eta Istanbulen hasi zen turismo arloan lanean. 1999an, Mardinera joatea erabaki zuen hotel bat eta jatetxe txiki bat kudeatzera, Siriarekin muga egiten duen eremu horretan turismoa bultzatzeko. Bertan, Cercis Murat Mansion izeneko jatetxean gauero bere apopiloei nekazal metodo konbentzionalekin landutako produktuekin, errezeta tradizionalekin eta aurkezpen paregabeekin zerbitzua eskaintzen hasi zen.[4]Sukaldaritzaren bidez eta errefuxiatuak enplegatzen laguntzeko helburuarekin, Baybara Debirrek eta beste 21 emakumek Cercis Murat Mansion Mardingo lehen establezimendu turistiko bihurtzea lortu zuten, baita eskualdeko lehen jatetxe bakarra ere.[4]

«Egondako aldaketa sozialengatik, eta beste lurrikara batengatik, turismoa krisian sartu zen. Ezkonduta nengoen ordurako, senarra ere turismoan aritzen zen, eta lanik gabe gelditu ginen» Ebru Baybara Demir

Ebru Baybara Mardinen bizi da (Turkia), eta Mardinek bizi du (2023). Siriako mugatik 30 bat kilometrora dago Mardin. Istanbuldik 1.500 kilometrora. Gizarte feudal batean, non gizonezkoak garrantzitsuagoak diren emakumezkoak baino.

Mugak banatutako kulturartekotasuna, muga batetik bestera igarotako errefuxiatuen integrazioa, eta bertako zein kanpoko emakumeen ahalduntzea dira Baybarak mugarik gabe josi dituenak.

«Familiako hirugarren neska nintzen. Aitak erabaki zuen Istanbulera eramatea, hezkuntza hobea jasotzeko, arau sozial horietatik babesteko, eta, oinak lurrean izanda, gure bizitza prestatzeko. Eta hori ez da erraza gizonek dominatutako gizarte batean. Zailtasun handiak daude emakumezkoak bere ibilbidea egin dezan». Ebru Baybara Demir

2023ko Basque Culinary World Price saria jaso zuen. Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek emandako 100.000 €ko saria,[4] «egitasmo eraldatzaileak» dituzten sukaldarien jarduna saritzea du helburu: berrikuntzaren eta teknologiaren alorrean, hezkuntzan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian, eta garapen ekonomiko eta sozialean.[5]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ebru Baybara Demir, HBO Max online edukien plataforma estatubatuarraren «The World 's 12 Zero Waste Chefs» dokumentalean agertzen den sukaldari turkiar bakarra da.[3]
  • Lidergo Sortzailearen Aenne Burda saria ere jaso zuen Municheko DLD Konferentzian, 2023an.[3]
  • 2023ko Basque Culinary World Price saria.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2023-11-18). ««Gizartea eraldatzeko gaitasuna eta indarra dauka gastronomiak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. «EBRU BAYBARA CHEFA, 2023ko BASQUE CULINARY WORLD PRIZE SARIAREN IRABAZLEA - Basque Culinary Center» www.bculinary.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. a b c Eserver-TTM. (2023-10-10). «Ebru Baybara Demir» Tomorrow Tastes Mediterranean (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  4. a b c «La cocinera turca Ebru Baybara Demir gana el Basque Culinary World Prize» La Vanguardia 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  6. «La chef turca Ebru Baybara Demir, Basque Culinary World Prize 2023» EITB 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]