Sukaldaritza
Sukaldaritza edo gastronomia elikagaiak prestatzeko arte eta teknika da. Hain sinplea den definizio honen atzetik, kultura bakoitzaren adierazgarri nabarmena den jarduera dugu. Janari eta edaria munduko kultura bakoitzaren isla da. Atal honetan, sukaldaritza teknika eta arte huts bezala ulertuko da, sukaldaritzaren ikuspegi antropologikoa eta kulturala alde batera utziaz.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Mendebaldeko sukaldaritzaren oinarriak Pizkunde garaian jarri ziren. Katerina Medici, geroago Henrike II.a Frantziakoa izan zenarekin ezkondu zenean, Italiako sukaldaritza sofistikatua eraman zuen Frantziara. Geroago, Luis XIV.a, XV.a eta XVI.a erregeekin frantses Grande Cuisine sortu zen, Marie-Antoine Carême, George-Auguste Escoffier eta 1938. urtean frantses sukaldaritzaren inguruan Larousse Gastronomique argitaratu zuen Prosper Montagnéren idatzi eta lanei esker.
[aldatu] Euskal Herrian
Euskal Herrian, 1970. urte inguruan, Luis Irizar sukaldariaren eskutik, Euskal Sukaldaritza Berria sortu zen, eta haren ikasle izan ziren gaur egun entzutetsu diren euskal sukaldari ugari. Juan Mari Arzak sukaldariak, bestalde, euskal sukaldaritza eman du ezagutzera mundu osoan. Euskal Herrian, hemengo jangaiak erabiltzeaz gainera, gaur egun diren sukaldaritza baliabide berriei esker, beste kulturetako osagaiak ere erabiltzen dira.
[aldatu] Jangaiak
Jangaiei dagokienez, Frantzian eta Txinan mota guztietakoak erabiltzen dira. Ozeano Barearen inguruan, kokoa eta taroa dira jangai nagusiak. Afrika aldean, berriz, kakahuetea. Ekialde Hurbilean jogurtaz, alberjiniaz, olibez eta arkumeaz baliatzen dira sukaldaritzan. Indian eta Indonesian, espeziak erabiltzen dira jakiak ontzeko. Hego Amerikan artoa da nagusi. Italian, aldiz, pasta eta arroza egunoro erabiltzen dira sukaldaritzan. Europako iparraldeko herrietan izokina eta sardinzarra prestatzen dute era guztietan. Japonian arraina eta barazkiak, eta Alemania aldean, txerrikia, hegaztiak, oreina eta basurdea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.