Elateridae
Wikipedia(e)tik
Elateridoak —izen zientifikoa: Elateridae— intsektu koleopteroen familia bat dira. Luze eta zapalak dira, oso arinak. Hanka laburrak dituzte. Protoraxaren eta mesotoraxaren artean bisagra baten gisako artikulazioa dute; artikulazio horri esker, erori eta buruz gora gelditzen direnean, bira egin dezakete. Familia honetako zenbait intsektuk argia ematen dute (Pyrophorus). Mundu osoan (tropiko inguruetan batez ere) bizi diren 7.000 bat espezie biltzen ditu familia honek; Elater, Athous, Agriotes eta Cardiphorus generoak dira ezagunenak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.