Elizabeth Gaskell
Wikipedia(e)tik
Elizabeth Cleghorn Stevenson Gaskellen erretratua (1832), William John Thomson.
Elizabeth Cleghorn Gaskell, jaiotzez Elizabeth Cleghorn Stevenson (Chelsea, Londres, Ingalaterra, 1810eko irailaren 29a - Holybourne, Hampshire, Ingalaterra, 1865eko azaroaren 12a) ingeles eleberrigilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Gaztaroan bizi izandako giroa agertzen du eleberrietan; Mary Barton (1848) obran, esaterako, industriaren arazoak kontatu zituen. Beste liburu batzuetan, herriko bizimodua erakutsi zuen (Cranford, 1853; Wives and Daughters, 1866). Harena da, halaber, Life of Charlotte Brontë (1857), Charlotte Brontë eleberrigilearen lehen biografia.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.