Ellesse Andrews

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellesse Andrews

Bizitza
JaiotzaChristchurch Women’s Hospital (en) Itzuli eta Christchurch1999ko abenduaren 31 (24 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Familia
AitaJon Andrews
Hezkuntza
HeziketaMount Aspiring College (en) Itzuli 2015)
St Peter's School (en) Itzuli
(2016 - 2017)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Instagram: ellesseandrews Edit the value on Wikidata

Ellesse Andrews (Christchurch, Zeelanda Berria, 1999ko abenduaren 31) Zeelanda Berriko atleta da, pistako txirrindularitzan parte hartzen duena.

Zeelanda Berria ordezkatu zuen 2018ko Commonwealth Jokoetan, eta, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen keirinen[1].

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrews Christchurchen jaio zen 1999ko abenduaren 31ko 23:45ean, 2000. urterako hamabost minutu falta zirela[2]. Bere aita, Jon Andrews, txirrindulari olinpikoa izan zen, eta 1990eko Commonwealth Jokoetan eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan Zelanda Berria ordezkatu zuen[3]. Bere ama Angela Mote-Andrews da, nazioartean mendiko bizikletan lehiatu zena. Mote-Andrews bere burua prestatzen ari zen munduko txapelketetaren inaugurazioan parte hartzeko —1999ko UCI Mountain Bike Munduko Txapelketan Åre, Suedia—, haurdun geratu zenean[4]. Arreba txiki bat du, Zoe[5].

Andrews Wanakan hazi zen, eta, 11 urte arte, Mount Aspiring College-ra joan zen, azken bi urteetan bigarren hezkuntzako Cambridgeko St Peter's Schoolera joan aurretik[6].

Txirrindulari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrews 14 urterekin hasi zen txirrindularitza lehiatan ibiltzen; hasieran, mendiko bizikletan, baina laster joan zen pistako txirrindularitzara[7]. Bere aitari, dantza eskolak ordaintzeko eskatu zion, eta txirrindularitza gehiago egingo zuela akordioa egin zuten. Handik gutxira, aitak pistako bizikleta bat erosi zion, eta, horri esker, pistako txirrindularitzan sartu zen[8].

Andrewsek lau domina irabazi zituen, tartean bi urrezko, UCI Junior pistako txirrindularitzako munduko txapelketan[7]. Izu Belodromoan lehian, zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen keirinean. Final laurdenetara eta finalerdietara pasatzeko, 2. aukera gainditu behar izan zuen. Finalean, bigarren postuan sartu zen bi itzuliren faltan, eta postu horri eutsi zion[9].

Emaitza nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2020 Tokio (Japonia Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina Keirin
2016
UCI Junior Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
1. Esprinta taldeka
3. Jazarpena bakarka
2017
UCI Junior Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
1. Jazarpena bakarka[Oh 1][10].
2. Taldearen jazarpena
2018
Ozeaniako Pista Txirrindularitza Txapelketa
1. Jazarpena bakarka[11]
2019
UCI Pista Txirrindularitzako Munduko Kopa
3. Jazarpena taldeka (Hong Kong)[12].
2021
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak
2. Keirin

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrewsek, 2018ko otsailean, Waikato Regional Sports Awards sarietan, Bigarren Hezkuntzako Kirolarien Saria irabazi zuen. Astebete geroago, Emerging Talent Saria irabazi zuen Halberg sarietan[7].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sailkapen txandan, Andrewsek 2:18.080 munduko errekorra lortu zuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]