Elvin Jones
Wikipedia(e)tik
Elvin Jones Estatu Batuetako jazz bateria-jotzailea (Pontiac, 1927 - 2004). Zenbait taldetan jo ondoren, 1955ean Charlie Mingusen taldean sartu eta New Yorkera jo zuen. Han, free jazz estiloari ekin zion. 1960-1966 urteetan John Coltranerekin batera jo baitzuen, elkarri eragin zioten. Gero, bere taldea sortu zuen, Joe Farrell (saxoa) eta Jimmy Garrison (kontrabaxua) lagun harturik. Jazz modernoak izan duen bateria-jotzailerik ospetsuenetako bat da. Erritmo-sistema luze eta irekiak erabiltzea du ezaugarri, eta nahita baztertzen du perkusioaren ohiko funtzioa: laguntzaile izatea, alegia.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.