Hank Jones
Wikipedia(e)tik
Henry "Hank" Jones (Vicksburg, Mississippi, AEB, 1918ko uztailaren 31 - Manhattan, New York, AEB, 2010eko maiatzaren 16a) estatubatuar jazz pianista eta musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Bere bi anaiak, Thad eta Elvin, musikari ospetsuak izan ziren bera bezala, bata tronpeta-jotzailea, eta bateria-jotzailea bestea. Hankek bere garaiko musikari ospetsu askorekin jo zuen pianoa; adibidez, Billy Eckstin, Coleman Hawkins, Charlie Parker, Ella Fitzgerald eta Lester Youngekin. Ehun disko baino gehiagoren grabazioan parte hartu zuen. Irrati eta telebistarako hainbat lan ere egin zituen. 1997an, International Jazz Hall of Fame izendapen ospetsua eman zioten, jazz munduko Nobel sariaren parekotzat jotzen dena.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.