Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia
MotaPeople's Tribunal (en) Itzuli
manifestazio
Denbora-tarte1976ko martxoaren 4a - 1976ko martxoaren 8a
Argumentu nagusiaEmakumeen aurkako indarkeria
KokalekuBrusela
HerrialdeaBelgika
AntolatzaileaDiana Russell
Partehartzaile kopuru2.000
AEBetan egiten den "Take Back the Night" martxaren edizio bat egin zen. Irudian 2005ekoa Texasen.

Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia (ingelesez: International Tribunal on Crimes against Women-frantsesez: Tribunal international des crimes contre les femmes) 1976ko martxoaren 4tik 8a arte Bruselako Biltzar-Jauregian egin zen herri-epaiketa izan zen. Helburua emakumeen aurkako krimenak eta indarkeria salatzea zen; 40 herrialdetako 2000 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten. Antolatzaile nagusietarikoak Diana Russell eta Nicole Van Den Ven izan ziren.[1]

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko martxoaren 4an, Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia inauguratu zuten Bruselan. Ekimenarako erreferentziak Nurenbergeko epaiketen zein nazioarteko epaitegietan bilatu zituzten, esaterako Bertrand Russellek Vietnamen burututako krimenen aurkako bultzatutakoa. 40 herrialdetako 2.000 emakumek hartu zuten parte, amatasuna, heterosexualitate derrigortua, klitoriaren ablazioak, bortxaketak, lesbianismoaren aurkako jazarpena eta haurren aurkako sexu-abusuen gaiak landuz. Sorburua aurreko urtean, 1974an, Frankfurten ospatu zen Nazioarteko Konferentzia Feminista izan zen. Urte bat geroago, Parisen, epaimahaiaren lerro nagusiak onartu ziren eta batzorde antolatzailearen zortzi pertsonal aukeratu ziren.[2]

Epaimahaiaren ospakizunean "Take Back the Night" martxa berria egin zen. Martxa hau 1973an egin zen lehen aldiz AEBko San Frantziskon, pornografiaren aurka, eta Estatu Batuetan deialdi berriak egin ziren emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako protestekin lotuta.

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, Epaimahaira joatean laguntzaile askok hartu behar izan zuten arriskua nabarmendu zen. Parte-hartzaileen erregistroak erre egin ziren haien aurkako jazarpena saihesteko.

40 herrialdetatik etorritako 2.000 pertsona baino gehiago joan ziren auzitegira: Mendebaldeko Alemania, Antillak, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Danimarka, Egipto, Eskozia, Espainia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Euskal Herria, Grezia, Ginea, Herbeheereak, Islandia, India, Iran, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Korea, Luxemburgo, Mexiko, Mozanbike, Norvegia, Filipinak, Portugal, Puerto Rico, Hegoafrika, Suitza, Suedia, Siria, Taiwan, Vietnam eta Yemen.[3]

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russell eta Van Den Ven antolatzaileak 1976 gertatutako guztia liburu batean jaso zuten: Crimes Against Women: Proceedings of the International Tribunal, Les Femmes, 1976.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]