Energiaren Euskal Erakundea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Energiaren Euskal Erakundea
MotaErakundea
SektoreaEnergia
Sorrera1982
EgoitzaBilbo
PresidenteaIñigo Ansola[1]
Webguneawww.eve.es

Energiaren Euskal Erakundea, gaztelaniazko izenaren EVE siglaz ezaguna, Euskal Autonomia Erkidegoaren energia agentzia da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari lotuta dagoena.

Bi helburu ditu:

  • Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniduraren bermeari, kostuen lehiakortasunari eta iraunkortasunari lotutako irizpideak aintzat hartuta.
  • Estrategietan ezarritako helburuak lortzen laguntzea eta sustapen lanak egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, bestea bestea energia aurrezte eta efizientzia neurriak aztertzeko, energia berriztagarriak ikertzeko eta gas naturalaren industria garatzeko[2].

Energiaren ikerketa egiteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko mapa-geologikoak ere ekoizten ditu[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «EVE - Energiaren Euskal Erakundea» www.eve.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.