Uraza
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Letxugak Kalifornian.
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| Lactuca sativa |
Uraza (aitzineuskaraz: *(h)ur-aza[1]) edo letxuga lore elkartuen familiako belar landarea da, garatzean 40-60 cm luze dena, janaritarako lantzen dena. Beraz, barazki mota bat da. Hosto berdez osatua, zuntzeko bihotzaren inguruan. Hosto handi zabalak, samurrak, osoak edo horztunak izaten ditu, arrosa-lorearen modura bilduak, garatu gabe dagoenean. Gara egiten zaionean isurkin zuri bat duen zurtoin lodi biribila eratzen zaio.
Entsaladaren osagai nagusietakoa izan ohi da, tomatearekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.