Entzefaloaren enborreko zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Entzefaloaren enborreko zubia, Varolioren zubia bezala ere ezagutzen dena, bizkarrezur erraboila eta mesentzefaloaren artean dagoen entzefaloaren enborreko zatia da, eta bere funtzioa, bizkarrezur erraboila eta bizkarrezur muina, gorago aurkitzen diren egiturekin lotzea da, zerebeloa edo burmuineko hemisferioekin kasu. Entzefaloaren enborreko zatirik nabarmenena da. Bere erdigunean, eraketa erretikularraren zati bat du, loarentzako eta erne egotearentzako dirudienez, garrantzitsuak diren erdigune batzuk barne. Hemen daude pedunkulu zerebelotsuak. Bizkarrezur erraboiletik erraboilkonkorraren ildoak banandua, eta mesentzefalotik mesentzefalozubiaren ildoak. Aurrealdeko zatia konbexoa da, eta zabaletaranzko zuntz asko ditu, alboetan batzen direnak erdialdeko pedunkulu zerebelotsuak osatzeko. Erdialdean, oso sakona ez den ildo zabal bat du, ildo basilarra, barnean arteria basilarra duena. Kanpoalderago, konkorraren aurrealboko aurpegian du, itxuraz, bere jatorria, nerbio trigeminoak edo V. burezur nerbio pareak.

Erraboilkonkorraren ildoan dute, itxuraz, bere jatorria, barrutik kanpora kanpoko begi nerbio motoreak edo VI. burezur nerbio pareak, aurpegiko nerbioak edo VII. burezur nerbio pareak eta entzumen nerbioak edo VIII. burezur nerbio pareak.

Atzealdeko zatiak, laugarren bentrikuluaren pisuaren goialdea osatzen du, eta goi erpineko hiruki forma du, zerebeloak ezkutazen du. Kanpoalderantz goiko pedunkul zerebelotsuek mugatua eta erdialdeko ildoak edo calamus scriptoriusaren zurtoinak zatitua. Calamusaren zurtoinaren kanpoalderantz, irtengune luzanga bat dago, funiculus teresa, pisua barne hegal zuri batean zatitzen du, (nerbio hipogloso nagusiaren erdiguneari dagokiona) eta gainetik borobildutako altxagune batean amaitzen da, eminencia teres delakoa (kanpo begi nerbio motorearen erdiguneari dagokiona). Kanpoalderago, gris koloreko hiruki formako sakonune bat dago, hegal grisa edo beheko fobea (nerbio glosofaringearra eta nerbio neumogastrikoaren jatorri erdiguneei dagozkiena). Kanporantz jarraituz, laugarren bentrikuluko pisuaren kanpoko angeluan, bigarren toki zuri bat dago, arinki goiigoa, kanpoko hegal zuria eratzen duena (erdigune bestibularrei dagokiena), eta bere goi-kanpoko zatian protrusio txiki bat du, tuberkulu akustikoa (koklearen erdiguneei dagokiena). Laugarren bentrikuluaren pisuan daude, baita ere, calamusaren zurtoinaren eta kanpo angeluaren artean, zabaletaranzko ildoak, ildo akustikoak edo kalamoaren bizarrak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Entzefaloaren enborreko zubia Aldatu lotura Wikidatan