Nerbio-sistema periferiko
Wikipedia(e)tik
Nerbio sistema periferikoa (NSP) organo desberdinetara zabalduz nerbio-sistema zentraletik (NSZ) kanpo dagoen eta neurona eta nerbioek osatutako nerbio-sistemaren atala da.
Bere funtzio nagusia nerbio-sistema zentrala organoekin konektatzea da. NSZrekiko duen desberdintasuna, NSPak ez duela hezur edo muga hematoentzefalikoaren babesik da. Ondorioz, toxina eta kolpe mekanikoekiko esposizio handiagoa du.
Nerbio kraneal eta nerbio muinek osatzen dute NSPa. Nerbio kranealek entzefalo enborrean dute sorrera, nerbio muinek aldiz, bizkarrezur-muinean.
Nerbio-sistema periferikoa bi ataletan banatzen da:
- Nerbio-sistema somatikoa
- Nerbio-sistema autonomoa edo begetatiboa
NSParen neurotransmisore garrantzitsuenak azetilkolina eta noradrenalina dira.