Nerbio-sistema somatiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nerbio-sistema somatikoa zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskulu eskeletikoak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen den nerbio-sistemaren atala da. Nerbio-sistema periferikoaren parte da eta borondatezko mugimenduen kontrolaz arduratzen da. Gorputza bere inguruarekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.

Sistema honek muskulu eskeletiko, azal eta zentzumenen organoekin erlazionatutako neurona guztiak hartzen ditu barne. Muskuluen uzkurketarako, garuneko seinaleak bidaltzen dituzten nerbio eferenteak ditu.

Nerbio-sistema somatikoa nerbio kraneal eta nerbio muinek osatzen dute.

  • Nerbio muinak. Informazio sentsoriala bizkarrezur-muinean zehar NSZera garraiatzeaz arduratzen dira. Gorputzaren posizio eta muskulu eta artikulazioen egoerari buruzko informazioa ere bidalzen dute. Muskulu eskeletikoaren kontrolerako bizkarrezur-muinetik aginduak jasotzen dituzte.
  • Nerbio kranealeak. Buru eta lepoko informazio sentsoriala bidaltzen dute NSZera. Gainera, buru eta lepoko muskulu eskeletikoaren kontrolerako aginduak jasotzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]