Epaminondas
Wikipedia(e)tik
Epaminondas Beoziako militarra eta politikoa izan zen (Tebas, K.a. 418 - Mantinea, K.a. 362). Alderdi demokratikoko kidea zen, eta Tebasko Pelopidas jeneralari lagundu zion espartarrak aienatzen (Leukrako gudua, K.a. 371). Ondoren Tebasen nagusitasuna azaldu zuen Greziako erdialdera eta Meseniako lurraldea kendu zien lazedemoniarrei. Tesalian eta Peloponeson kanpainak egin ondoren, Esparta, Atenas eta haiekin bat eginik zeuden beste hirietako gudarosteak Mantinean garaitu zituen, baina borroka horretan zauritu zuten. Epaminondasen garaipenek itzali zuten Espartaren ospe militar handia eta behin-behineko nagusitasuna eman zioten Tebasko hiriari, Greziako gainerako hirien artean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.