Epifito
Wikipedia(e)tik
Bromelia epifitoa
Epifitoa (grezieratik: έπί, epi, «gainean», φυτόν, phyton, «landarea») beste landare baten gainean, baina hura parasitatu gabe, bizi den landarea da[1]. Organismo autotrofoak dira, ura eta gatz mineralak airetik, euritik eta, batzuetan, beren inguruan pilatzen diren hondakinetatik, xurgatzen dituztenak. Eskualde epeletan (goroldio, hepatiko, liken eta alga asko) eta tropikaletan (iratze, kaktus, orkidea eta bromelia ugari) bizi dira.
Epifitoa Raunkiærren sailkapeneko forma biologikoetako bat da.