Goroldio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Goroldio
"Muscinae" Ernst Haeckel Artforms of Nature, 1904
"Muscinae" Ernst Haeckel Artforms of Nature, 1904


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Bryophyta
Klasea: * Takakiopsida

Goroldioak Bryophyta (briofito) dibisioko landare kriptogamoak dira. Lur, harri, enbor eta abarren gainean geruzak eratuz hazten dira. Ongi garatutako protonema, apendize hostokarak dituzten gametofito zutikor edo herrestariak, eta pedunkulu eta kapsulaz osatuta dauden esporofitoak ditu.

Munduan 12.000 goroldio-espezie inguru daude.

Goroldio honek esporofito bat dauka.

Lehorrera moldatuta daude eta poikilohidroak dira. Ugalketarako (oogamia) uraren presentzia beharrezkoa dute, gameto arra mugitu ahal izateko.

Ekosistema bortitzetan (altitude edo latitude altuetan) goroldioak landare mota dominatzailea izan ohi dira, tundra edo zohikaztegietan adibidez.

Bizi zikloa [aldatu]

Gametofitoa: Hostokarak edo talokarak izan daitezke, oso sinpleak dira, eta ez dute ez epidermis ez estomarik. Espezie sinpleenetan errizoideak unizelularrak dira, konplexuentean plurizelularrak. Ez dago ehun desberdintzapenik, baina konplexuenetan hiru zelula ezberdintzatzen dira: esklereidak, leptoideak eta hidroideak. Dioiko edo monioikoak izan daitezke, eta emearen gainean hazten da esporofitoa, gametofitoaren guztiz menpekoa dena. Ugalketa asexualerako maiz, gametofitoetan propaguluak eratzen dira.


Esporofitoa: Menpeko belaunaldia da. Zigototik enbrioia hazten da eta handik esporofitoa garatzen da. Biziraupen mugatua du, eta askotan, baita hazkunde mugatua ere.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Goroldio