Erdifusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plika gorantz duen erdifusa bat, beherantz duen beste bat eta erdifusa isiltasuna

Erdifusa musikan biribil baten hirurogeitalaurena irauten duen musika irudia da. Frantzian quadruple croche deitzen da, Erresuma Batuan eta Kanadan hemidemisemiquaver bezala (kortxea erdiaren erdiaren erdia) eta AEBetan sixty-forth note bezala (nota hirurogeitalaurena).

Lau isats edo neuma daramatza. Neuma hauek dituzten beste notak bezala, zenbait erdifusa bata bestearengandik gertu eta konpas berean daudenean, lau neuma horiek elkartu egiten dira, lau barra horizontal edo okertu bihurtuz.

Koru musikan ez da ohikoa erdifusak banatzea, bere laburtasunaren ondorioz.

Bere erdia irauten duena garrapatea deitzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdifusa Aldatu lotura Wikidatan