Ered Lomin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienek idatzitako Silmarillion liburuan, Ered Lomin edo Oihartzunaren Mendiak, _Ered_, _Orot_en plurala dena eta Mendia esan nahi duena eta _Lomin_ez "Oihartzunaren" esan nahi duenaz osatua dagoena, Beleriand iparraldean dagoen mendilerro bat da. Bere izena, euren aurka, Melkorrek, Ungoliantek, Silmarilak bereganatzeko eraso zuenean bota zuen laguntza oihuak oihartzuna egin zuelako jasotzen du. Eta, esaten denez, norantza horretan norbaitek oihu egiten zuen bakoitzean, Melkorren ahotsa zuen oihartzun bera entzun zitekeen.

Beleriand iparraldean kokatuak, iparraldetik hegoaldera hedatzen ziren, ia Belegaerreko kostaldea inguratuz, Hithlum, Nevrast eta Lammoth eskualdeak banatuz. Hegoaldean Ered Wethrinekin elkartzen zen, eta, ekialdean, Mithrimeko Muinoekin. Hirurek batera, Dor-Lomin eskualdea eratzen dute. Beraietan zehar zihoan Cirith Ninhiach zeharkatzen zuen Noldorren Ateak bezala ezagutzen zen lurrazpiko tunela. Bere ekialdeko magalen oinean, Linaewen zegoen, Txorien Lakua, Nevrasten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]