Eriniak
Wikipedia(e)tik
Eriniak (antzinako grezieraz: Έρινύες Erinyes), greziar mitologian, infernuko mendekuaren jainkosak ziren. Erromatar mitologia Furiae deitzen zitzaien. Erinia hitzak bortxaz hildakoaren mamua, hiltzaileari jarraitzen zaiona, adierazten du. Eskilok Eumenideak («Onuragarriak») deitu zien, izen beldurgarri hura baztertuz. Hesiodok Lurraren eta Kronosek iraindu zuen Uranoren odol-tanten alabatzat jo bazituen ere, Lurraren edo Gauaren alabatzat hartu ohi dira. Dontzeila hegodun gisa irudikatzen dira, suge kiribilduz osaturiko ilea eta itxura izugarria dutela. Greziako idazleek hiru erinia aipatzen dituzte: Alekto, Tisifone eta Megera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.