Erle Stanley Gardner
Erle Stanley Gardner (Malden, Massachusetts, AEB, 1889 - Temecula, Kalifornia, AEB, 1970) Estatu Batuetako eleberrigilea izan zen. Hainbat ezizen erabili zituen: A.A. Fair, Kyle Corning, Charles M. Green, Carleton Kendrake, Charles J. Kenny, Les Tillray eta Robert Parr.
[aldatu] Biografia
Hogei urtetik gora legegizon-lanetan aritu zen, baina 1923. urtean polizia-kontakizunak idazteari ekin zion, Black Mask aldizkarirako batez ere. Argitaratu zuen lehen eleberriak, The Case of the Velvet Claws, (1932, Belusezko atzaparren kasua) arrakasta handia izan zuen, eta legegizon-lanari utzi zion.
Urtean hamabi bat eleberri idatzi ohi zituen; guztira ehunen bat obra egin zituen. 1975 inguruan, Perry Mason pertsonaia sortu zuen, mundu osoan zinemak ospetsu egin zuen abokatu-detektibea.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.