Erromako Sute Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromako sute handia irudikatzen duen marrazkia.

Erromako Sute Handia (latinez Magnum Incendium Romae) kristo ondorengo 64. urtean Erroma hirian piztutako sutea izan zen. Tacitus historialariaren esanetan, sutea uztailaren 18ko gauean piztu zen, Zirku Nagusiaren inguruko dendetan. Erromatar gehienak egurrezko etxeetan bizi zirenez, sua berehala hedatu zen eta hiriko hainbat eraikin erabat kiskali zituen.

Sutea erabat kontrolatzeko bost egun behar izan zituzten, dena den, Suetonius historialariak sutea sei egun eta zazpi gau iraun zuela esan zuen. Suteak Erromako hamalau barrutietatik hiru, erabat birrindu zituen, eta beste zazpi barrutik kalte handiak jasan zituzten. Horrez gain, hiriko eraikin garrantzitsu asko, erabat hondatuta geratu ziren, Neronen jauregia, Jupiter Statorren tenplua eta Vestaren tenpluaren zati bat.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.