Suetonio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Suetonio, latinez Caius Suetonius Tranquillus (69-140) historialari eta biografo erromatar bat izan zen, Traiano enperadorearen garaikoa. Plinio Gaztearen laguna izan zen, baita beranduago, Traiano enperadorearena ere, honen bizitzaren azken aldera, arerio bihurtu zen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gauza gutxi daude argi Suetonioren bizitzari buruz. Hiru iturri nagusi daude hortarako: Plinio Gaztearen gutunak, Aelio Spartianok bere Historia Augustan idatzi zituen idazlanak, eta, azkenik, Juan Lydoren idazlanak. Iturri hauei kasu eginez gero, bere izen osoa, Caius Suetonius Tranquillus izango litzateke. Bere jaioterria Hipona izango litzateke (erromatar garaiko Hippo Regius, oraingo Annaba, Algeria) eta bere jaioturtea K.o 69 edo 70. urtea, Vespasiano enperadorearen erreinualdiaren hasieran. Azkenik, bere heriotz urtea, 140. urtea izango litzateke.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia, zaldun jatorrikoa zen (equites), eta, erromatar gizartearen klase hontakoa izaki, armadan edo politiko gisa karrera egitea izango zen berea, baina ez zuen halako erabakirik hartu. Aldiz, Domiziano enperadorearen garaian, literatura, gramatika eta erretorika ikasten hasi zen, abokatu eta irakasle bezala lan egitera iristeraino, 97. urtean, Nerva enperadore zela.

Babesleak eta lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plinio gaztearen laguna eta babestua izan zela uste da. Honek, Traiano enperadoreari gomendatuko zion. Honi esker, inperioko burokrazian sartu ahal izan zen, aipaturiko enperadorearen erreinualdian, liburutegi publikoen superintendente eta artxibategien arduradun gisa lan eginez.

Plinio hil ondoren, beste babesle bat izan zuen: Caius Septicius Clarus. Honek, Adrianok Suetonio, gobernuaren posta ofizialaren arduradun izendatzea lortu zuen. Lanpostu honek, inperioko artxibategietarako sarbidea eman zion, Julio Zesar eta Augustoren postara eta bi hauen testamentuetara. Honek, idatzi zituen liburuei, benetakotasun kutsu bat emateko balio izan zion.

Enperadorearen mesedearen galtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

122. urtean, Septicio Claro eta Suetonio, zoritxarrean erori ziren, bapatean, Adrianorekin zuten harremana hautsi ondoren. Garai triste honen amaiera, Suetonio gortetik botatzea izan zen. Itxuraz, enperadorearen emaztearekin konfidantza gehiegi hartu izanaren ondorioz izan zen.

Une honetatik aurrera, bere bizitza pribatura erretiratu zen, eta idazteari ekin zion, baina bere bizitzari buruzko datuak ia existitu ere ez dira egiten, ez baitago batere garbi ezta zer urtetan hil zen ere.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana, oso ugaria izan zen literatura arloan, eta latinez nahiz grezieraz idatzi zuen, baina, bere lan ugarietatik, bi baino ez dira mantendu, eta zatika baino ez: Hamabi zesarren bizitzak (De vitas Caesarum) eta (De grammaticis et rethoribus). Beste lan guztiei buruz, zatiak edo berriak, beranduagoko idazleetan agertzen dira. (De viris illustribus) kasu.

Hamabi zesarren bizitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere idazlanik garrantzitsuena Hamabi zesarren bizitzak izan zen, 121. urtean idatzia, lehenengo hamabi enperadoreen biografia saila, Julio Zesarrengandik hasi eta Domizianorekin bukatuz. Lan honek, historiografiari, erromatar enperadoreen gobernuari eta bizitza pribatuari buruzko datu mordoa eman dizkio, nahiz eta, batzuetan, agerikoegiak, garrantzi handirik gabeak diren kontuei garrantzi gehiegi ematen dien. Beste datu batzuk, berriz, oso iskanbilatsuak dira. Hala eta guztiz ere, Erdi Aroan oso liburu ezaguna izan zen, bere idazketa estilo lau eta errazarengatik batipat.

Beranduagoko eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hontan agertzen den biografia eredua, oinarritzat hartua izan zen Erdi Aroan. Karlomagnoren biografian, Eginhardok idatzia, Suetonioren liburuak halako arrakasta handia badu, bere idazlea narratzaile handia delako da. Suetonioren eragina handia da literatura arloan. Shakespearrek berak, Suetoniok emandako datu asko bere Julio Zesar antzezlana idazteko hartu zituen. Beranduago, Robert Gravesek gauza bera egingo zuen bere Ni, Klaudio idazlanerako.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1 Lehenengo liburukia: I-III liburuak, 1992
  • 2 Bigarren liburukia: IV-VIII liburuak 1992
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suetonio Aldatu lotura Wikidatan