Esklerotika
Wikipedia(e)tik
Esklerotika edo esklera begiaren esferaren inguruan dagoen geruza da, aurrealdean kornearekin jarraitzen dena, koroidea barrualdean eta konjuntiba kanpoaldean dituena.
Zuntzezko mintza da, nakarraren kolorekoa eta lodia. Begiaren bost seirenak betetzen ditu; atzealdean ikusmen kirioari uzten dio tokia eta aurrealdean berriz korneari; gainerako guztia esklerotikak estaltzen du. Gizonak eta ornodun guztiek dute esklerotika, baita ornogabe batzuek ere (muskuilu zefalopodoek).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.