Esne-gain gordin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marrubiak eta esne-gain gordina
Zainzuri zopa esne-gain gordin koilarakadarekin.
Esne-gain gordin potoak.

Esne-gain gordina[1] edo esne-gain freskoa krema zuri, gantzatsu (%30-40 gantz, %15 laktosa) eta dituen hazitako bakterioen ondorioz arinki garratza da. Alabaina, bere antzekoa den esne-gain garratza baino gantzatsuagoa da, eta ez hain garratza. Jatorrian, esne-gain gordina frantziar espezialitate bat zen, baina gaur egun Europa osoan zehar hedatua dago eta bertako sukaldaritzetan oso erabilia da, supermerkatu gehienetan potoetan lortzea oso erraza delarik. Laktosari intolerantzia dioten pertsonentzat laktosa kopuru txikiagoak dituzten barietate komertzial bereziak daude.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne-gain gordina pasteurizatu gabeko esne-gainan lactobacillus kultiboak gehituz lortzen da, eta bakterio hauek esne-gain garratza eta gantzatsua izan arte garatzen utziz. 18 eta 40 ordu bitartean 20 eta 40 Â°C arteko tenperatura behar dute bakterioek esnearen azukrea azido bihurtzeko. Jarraian, eta prozesua amaitzeko, esne-gaina pasteurizatu egiten da. Honegatik ezin da egin pasteurizatutako krema batetik abiatuta: esne-gain honetan bakterio faltak usteltzea eragingo luke ozpinarekin garraztea ordez.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, esne-gain gordina, esne-gain garratza bezala, plater gehienetan erabiltzen da, baina lehenak bigarrenarekiko bi abantaila ditu: esne-gain garratz bihur daiteke eta ez da mintzen irakiterakoan. Esne-gain gordina barietate likidoago batean ere badago, esne-gain mehe deritzona. Merkatuan badaude aldaerak zenbait osagairekin, baratxuria eta usain belarrak horien artean. Gehienetan, zopak eta pureak egiteko erabiltzen da.

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne-gain gordina izan ezean, nahikoa da ozpin koilarakada bat jartzea gutxi gora-behera bi katilu esne-gainetan, eta guztia ondo nahastu. Esne-gain gordinaren ordezko bezala erabat balio dezake. Esne-gaina harrotuz eta ondoren limoi ura gehituz eta ondo nahastuz ere egin daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nola erran hiztegia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esne-gain gordin Aldatu lotura Wikidatan