Laktosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laktosa molekularen hidrolisia, glukosa (2) eta galaktosa (1) sortuz

Laktosa esnearen azukrea da, glukosaz eta galaktosaz osatutako disakaridoa. Bi monosakarido horiek lotzerakoan ur molekula bat askatzen da.

Laktosa da ugaztunen esneetako gluzidorik garrantzitsuena, %4-5 artean agertuz emeen esnean. Bere formula gordina C12H22O11 da, eta bere pisu molekularra 342,30 g/mol.

Laktosa ongi digeritzeko gizakiak laktasa entzima behar du. Entzima horrek laktosa hidrolizatzen du, glukosa eta galaktosa sortuz; bi monosakarido horien zurgapena heste meharraren mukosan gertatzen da. Laktasaren gabeziak laktosarekiko intolerantzia izeneko gaitza sortzen du, zenbait tokitan (Asian, adibidez) oso zabaldua dena.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak