Esther Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esther Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1942 -) Euskal Herriko artista da.

Biografia

Gizarte Zientzietan diplomatu zen Donostian. 1960 eta 1970 urteen artean, Asociación Artística de Guipúzcoa elkartearen baitan lanean aritu zen.

Jose Antonio Sistiagarekin batera, Ikastetxe Esperimental baten sorrera-proiektuan parte hartu zuen Elorrion. 1964an sortutako "ZAJ" izeneko taldearen kide izan zen, Juan Hidalgo, Walter Marchetti eta Ramón Barce artistekin batera, eta bertan egon zen, 1996an taldea desegin zen arte.

Esther Ferrerrek performanceak egin ditu, mundu osoan, batez ere Frantzian eta Estatu Batuetan. Bere obra publikoak erakusgai daude Parisko Maison Européenne de la Photographie delakoan eta Arabako Arte Ederretako Museoan.

Bere lanak bi liburutan bildu dira: Esther Ferrer. Les Choses (1996) eta Esther Ferrer. De la acción al objeto y viceversa (1997). 1970. eta 1990. urteen artean, artikulu ugari idatzi ditu, hainbat komunikabidetan, hala nola, El País, Lápiz eta Jano agerkarietan.


Erreferentziak