Estrasburgoko Zina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estrasburgoko Zinaren orri bat.

Estrasburgoko Zina (egungo frantsesez les serments de Strasbourg, egungo alemanez die Straßburger Eide, latinez: Sacramenta Argentariae) 842an Estrasburgo hirian Lois Alemaniarra ekialdeko erresuma frankoen buruak eta Karlos Burusoila mendebaldeko erresuma frankoen buruak Lotair anaiaren kontra egindako aliantzari ematen zaion izena da.

Nitardoren Ludoviko Pioren bizitza gure iturri nagusiaren arabera, armaden aurrean erregeek zina tokian tokiko hizkuntzetan egin zuten, eta ez latinez. Geroago, armadek zina errepikatu zuten, nork bere hizkuntzan. Bertsio bat galo-erromantzez (antzinako frantsesaren aurrekarian) dago, eta bestea antzinako goi alemanieraz. Latinetik garbi berezitutako erromantzez idatzitako lehenengo testua da.

Hizkuntzalariek hizkuntzak ikergai dituzten bitartean, historialariek luze gertaera hori erabili dute 842rako jadanik gizarte karolingiarra hizkuntza eta ohitura desberdinak zituzten proto-herrialdeetan bananduta zegoela frogatzeko. Hala ere, azken urteotan, beste teoria bat sortu da: erresuma frankoa ohiturak eta hizkuntzak gorde zituzten beste zonalde txikiagotan zegoen bananduta. Horren alde, Karlos Handiak eta Ludoviko Piok semeak zonalde desberdinetara bidali zituzen semeak, ohitura horietan haz zitezen. Honela, zonalde horretako jendearen babesa errazago lortu ahalko zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]