Estrasburgo
|
Estrasburgo |
|||
|---|---|---|---|
| Alsazia | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Strasbourg | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Alsazia Bas-Rhin (67) Estrasburgo (burua) |
||
| Alkatea | Fabienne Keller (UMP) (2001-2008) |
||
| Herritarra | Estrasburgotar | ||
| Koordenatuak | 48°35′04″N 07°44′55″E / 48.58444°N 7.74861°EKoordenatuak: 48°35′04″N 07°44′55″E / 48.58444°N 7.74861°E | ||
| Eremua | 78,26 km2 | ||
| Posta kodea | 67000, 67100, 67200 |
||
| Biztanleria | 272.800 bizt | ||
| Dentsitatea | 3.485,82 bizt/km² | ||
| Sorrera | K. a. 12 Argentoratum erromatar herria | ||
| Aglomerazioa | Strasbourg (CUS) | ||
| INSEE kodea | 67482 | ||
| http://www.strasbourg.fr/ | |||
Estrasburgo[1] (frantsesez Strasbourg, alemanez Straßburg, alsazieraz Strossburi) Bas-Rhin departamenduko udalerria eta Alsaziako hiriburua da. Frantziako ekialdean kokatuta dago gaur egun. Ill ibaiaren ertzean dago, Rhinen ondoan. Marne eta Rhône ubideek Rhin ibaiarekin lotzen dute, ibai-portu handi batean.
Estrasburgoko hirigune metropolitarrak 650.000 biztanle zituen 1999an, bere eragina Alemaniako eskualde askotara luzatzen delarik. Frantziako zazpigarren metropolirik handiena da, eta bere kokapenari esker, komunikazio-gune paregabe bat da (nabigazioa batez ere, Rhin ibaian).
Frantzia eta Alemania arteko borroken kausa izan da historikoki Estrasburgo, bi herrialdeek nahi baitzuten. Frantziarrak 1633an jabetu ziren hiriaz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hiri frantses hau batasunaren elementu eta ikur bihurtu zen, eta horregatik kokatu ziren hiri honetan Europako Kontseiluaren egoitza, baita Europar Legebiltzarra eta Europako Giza Eskubideen Auzitegia ere.
Europar Batasunak Estrasburgo aukeratu zuen Europako Legebiltzarraren egoitza izateko, Bruselarekin batera konpartitzen duen funtzioa. Era berean, Rhin ibaian nabigazioa sustatzeko komisioaren egoitza ere bada hiria.
Eduki-taula |
[aldatu] Klima
| Datu klimatikoak (Estrasburgo) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 21.1 | 25.7 | 29.7 | 33.3 | 37.0 | 37.4 | 38.5 | 33.4 | 29.1 | 22.1 | 18.3 | 38.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.2 | 6.2 | 11.1 | 14.9 | 19.6 | 22.4 | 25.1 | 25.0 | 20.7 | 14.6 | 8.3 | 5.3 | 14.8 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -23.2 | -22.3 | -16.7 | -5.6 | -2.4 | 1.0 | 4.9 | 3.2 | -0.6 | -7.6 | -10.8 | -23.4 | -23.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.0 | -0.7 | 2.2 | 4.6 | 9.0 | 12.1 | 13.9 | 13.6 | 10.3 | 6.6 | 2.3 | 0.3 | 6.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 30 | 35 | 36 | 43 | 78 | 77 | 66 | 58 | 62 | 53 | 50 | 45 | 631.4 |
| Eguzki orduak | 54 | 83 | 132 | 170 | 206 | 206 | 224 | 232 | 157 | 84 | 51 | 35 | 1633 |
| Iturria (1): L'internaute: Villes [2] | |||||||||||||
| Iturria (2): Météo-France [3] | |||||||||||||
[aldatu] Historia
842. urtean Karlos Burusoilak eta Luis germaniarrak bertan egin zuten Estrasburgoko zin ospetsua, Lotario I.aren aurka. Idazki hori frantsesaren lehen lekukotzat hartzen da. 855etik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuan sartu ziren Estrasburgo eta Alsazia. Estrasburgon bizi izan zen Gutenberg 1434-1447 urteetan eta bertan asmatu zuen inprenta. 1681ean Frantziaren eskuetara igaro zen Estrasburgo eta Vaubanek gotorlekua eraiki zuen 1687an. Goethek eta Metternichek bertako Unibertsitatean ikasi zuten.
1792an Rouget de Lislek Estrasburgon kantatu zuen lehen aldiz Rhineko armadaren kanta (La Marseillaise). 1870ko irailaren 28an alemaniarrek setiatu eta beretu zuten hiria. 1918 arte Alemaniarren mende geratu zen. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen, eta Leclerc jeneralak hartu zuen 1944ko azaroaren 23an.
[aldatu] Biztanleria
| 1684 | 1789 | 1851 | 1871 | 1910 | 1921 | 1936 | 1946 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 22.000 | 49.943 | 75.565 | 85.654 | 178.891 | 166.767 | 193.119 | 175.515 |
| 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 |
| 200.921 | 228.971 | 249.396 | 253.384 | 248.712 | 252.338 | 263.941 | 272.975 |
[aldatu] Ekonomia
Estrasburgoko industriak garrantzia handia du Alsazian. Ibai-portu garrantzitsua (9.439.000 tona urtean). Bi petrolio findegi.
[aldatu] Ondarea
Katedrala XI. eta XIV. mendeen artean eraikia da, eta gezi-dorre bakarra du; eskultura, beirategi eta tapiz gotiko ugariz apaindua dago. Beste monumentu batzuk: apezpikuaren etxea (udal museoa egun), Santo Tomasen eliza (XIII-XIV. m.) eta Unibertsitatea, 1567an eraikia. San Pedro Gaztea (XIII. m.) eta San Gilen (XV. m.) elizak. San Pedro Zaharra (XV. m.). Rohan familiaren gazteluak hiru museo ditu. Petite France izeneko auzo ikusgarria. Europako Kontseiluko jauregia (1950).
Bere gune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1998an.
[aldatu] Herri eta hiri senidetuak
Boston (Ameriketako Estatu Batuak), 1960
Leicester (Ingalaterra), 1960
Stuttgart (Alemania), 1962
Dresden (Alemania), 1990
Ramat Gan (Israel), 1991
Jacmel (Haiti), 1996
Veliky Novgorod (Errusia), 1997
Fes (Maroko)
Douala (Kamerun)
Bamako (Mali)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Euskaltzaindia - Exonimia zerrenda
- ↑ L'internaute, Climat, Strasbourg - Bas-Rhin, http://www.linternaute.com/ville/ville/climat/987/strasbourg.shtml
- ↑ Météo-France, Normales, Strasbourg-Entzheim, http://climat.meteofrance.com/chgt_climat2/climat_france?CLIMAT_PORTLET.path=climatstationn%2F67124001
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)(Alemanez)(Ingelesez)Hiriaren webgune ofiziala