Karlos II.a Burusoila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantziako Karlos II.a Burusoila[1] (Frankfurt 823ko ekainak 13-Zenis Mendia Avrieux 877ko urriak 6) Mendebaldeko Frantziako errege izan zen 843tik 877 arte, eta Karolingiar enperadorea 875etik 877arte.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis I.a Errukitsua edo Ludobiko Pio erregea eta honen bigarren emazte Bavariako Judith en seme-alabetatik gazteena zen, eta, beraz, Karlomagnoren biloba.

Erregea eta enperadorea. Verdungo Hitzarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

840an, Luis I.a enperadorea hil zenean, honen semeen arteko guduak hasi ziren Karlomagnok sortutako inperio zabala banatzeko asmoarekin.

Luis Germaniarra, Luis I.ak Hesbayeko Ermengarda bere lehen emaztearekin izan zuen semea, Karlos Burusoilarekin aliatzen da Germaniako Erromatar Inperio Santuko Lotario I.aren aurka Fontenoy-en-Puisayeko guduan, 841ean gertatutakoa, non Lotario garaitua den. Estrasburgoko Zinegiteek, erromantze hizkuntza batean idatzitako lehen idazki ezaguna, aliantza hau biltzen dute aurrefrantses eta aurre goi alemanieraz. Verdungo Hitzarmenak behin betiko zatitzen du inperioa, berriz, oso denbora gutxiz batuko dena.

Lotario I.ari, Italia, Rodano, Saona, Mosa eta Mosela ibaien ibarrak eta Rhin ibaiaren behe zatia egokitu zitzaion: beragatik, Lotaringia deitua izan zen. Enperadore titulua mantentzen zuen (baina bere anaienganako autoritaterik izan gabe) eta bere kontrolpean zituen bi hiriburu inperialak: Aachen eta Erroma.

Luis Germaniarrari Ekialdeko Frantzia edo Germania egokitu zitzaion (beranduago Alemania izango dena), hau da, Rhin ibaiaren eskuinaldeko ibarreko lurraldea, eta Mainz, ezkerraldeko ibarrean.

Karlos Burusoilari Mendebaldeko Frantzia (beranduago Frantzia izango dena) egokitu zitzaion, hau da, Eskalda, Sena, Loira eta Garonaren arroak.

Verdungo hitzarmena, egundaino mantentzen den Europako zatiketa politikoaren jatorria, anaien arteko gatazka honentzako behin-behineko konponbide bezala pentsatua izan zen, baina, handik gutxira, bere zehaztapenak aldatuz joan ziren gertaeren kateatzeagatik.

869an, Lotario II.a, Lotario I.aren semea hil ondoren, Lotaringia, Frantzia eta Germania artean banatzen da. 875ean Luis II.a, hau ere Lotario I.aren semea, hiltzen da, eta Karlos Burusoila enperadore izendatua da, inperioa berriz bat eginez, denbora laburrez izan arren.

Lotaringia desagertua, gaur egungo Frantzia eta Alemaniaren oinarri diren erresumak hartu zituzten lurraldeak bakarrik geratu ziren, horien jatorria, hain zuzen ere, Verdungo Hitzarmenean dagoelarik.

Bere erregealdian, Karlos Burusoilak, normandiarren erasoei aurre egin behar izan zien 856 eta 861ean.

877ko ekainak 16an Quierzyko Kapitularra sinatu zuen, zeinekin inperioaren martxa hona erregulatzea nahi den, printzerri eta konde karguen onibarra ezarriz, feudalismoa dakarrena.


Aurrekoa
Luis II.a
Mendebaldeko Frantziako Erregea
843-877
Ondorengoa
Luis II.a Hitztotela


Aurrekoa
Luis II.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
875-877
Ondorengoa
Karlos III.a Gizena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karlos II.a Burusoila