Eugenia Golea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenia Golea

Bizitza
JaiotzaBukarest1971ko martxoaren 10a (53 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Eugenia Golea (Bucarest, Errumania, 1971ko martxoaren 10a) errumaniar gimnasta artistikoa da, 1988an txapeldunorde olinpikoa taldekako lehiaketan.[1]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, zilarra lortu zuen taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren atzetik eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak Laura Cutina, Celestina Popa, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo eta Camelia Voinea izan ziren.

1987[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekako urrea irabazi zuen —Sobietar Batasunaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, taldekideak: Aurelia Dobre, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo, Camelia Voinea eta Celestina Popa. Gainera, zaldi-jauzian zilarra lortu zuen.

1988[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan (Ipar Korea) zilarra lortu zuten taldekakoan, Sobietar Batasunaren ondoren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik (brontzea). Taldekideak: Aurelia Dobre, Celestina Popa, Gabriela Potorac, Daniela Silivas eta Camelia Voinea izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]