Bukarest

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bukarest

Bukarest
Erloju-orratzen norakoan, goitik ezkerretik hasita: Iraultzaren plaza (Piaţa Revoluţiei) • Creţulescu jauregia (Palatul Creţulescu) • Legebiltzarraren jauregia (Palatul Parlamentului) • Prentsa Askearen etxea (Casa Presei Libere) • Garaipenaren plaza (Piaţa Victoriei).
Bukaresteko bandera

Bukaresteko armarria

Izen ofiziala Bucureşti
Ezizena "Ekialdeko Paris"
Estatua ErrumaniaErrumania
Garapen Eskualdea Bucharest-Ilfov
Herritarra bukarestar[1]
Koordenatuak

44°25′57″N 26°06′14″E / 44.43250°N 26.10389°E / 44.43250; 26.10389Koordenatuak: 44°25′57″N 26°06′14″E / 44.43250°N 26.10389°E / 44.43250; 26.10389

Bukarest non dagoen adierazten duen Errumania-ko/-go/-eko mapa
Bukarest
Eremua 226 km²
Garaiera 56 - 92 m
Posta kodea 0xxxxx
Biztanleria
Metropoli eremua
1.677.985 bizt. (2011 (est.))
2.330.000
Dentsitatea 7.424,71 bizt./km²
Sorrera 1459
http://www1.pmb.ro/pmb/index_en.htm

Bukarest[1] (errumanieraz: București, bukuˈreʃtʲ ahoskatua) Errumaniako hiriburu eta hiri nagusia da. 228 km² azalera du, eta, 2010ean, 1.942.254 biztanle zituen; metropoli-gune osoa kontuan hartuta, 2.330.000.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valakia ordokiaren erdian dago, Dâmbovița ibaiaren ertzean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Bukarest)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16 22 29 32 37 43 41 41 39 35 26 20 43
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.5 4.1 10.5 18 23.3 26.8 28.8 28.5 24.6 18 10 3.8 16.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -26 -19 -4 0 5 8 7 0 -6 -14 -23 -32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -3.3 0.3 5.6 10.5 14 15.6 15 11.1 5.7 1.6 -2.6 5.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40 36 38 46 70 77 64 58 42 32 49 43 595
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 6 7 6 6 7 6 5 5 6 6 72
Elur egunak (≥ 1 mm) 6 3 4 0 0 0 0 0 0 0 2 4 19
Eguzki orduak 61 85 155 180 248 270 341 310 240 155 60 62 2167
Hezetasuna (%) 87 84 73 63 63 62 58 59 63 73 85 89 72
Iturria: World Meteorological Organisation[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukarest hiria Bigarren Mundu Gerraz geroztik Errumaniako lehen industria-hiri bihurtu zen: metalurgia, mekanika (traktoreak, automobilak), findegiak eta industria kimikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen bukaeran, Valakiako hiriburu bihurtu zen. Turkiarrek, alemaniarrek eta austriarrek hartua, Errumaniako hiriburu bihurtu zen 1880. urtean.

1940an Alemaniaren esku bazegoen ere, Bigarren Mundu Gerra garaian sobietarrek hiria hartu zuten (1944). 1977. urtean, hiria lurrikara gogor batek astindu zuen, eta hiriaren zati handi bat suntsitu.

Bukaresteko Itunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. eta XX. mendeetan sinaturiko hiru ituni emandako izena.

1812ko maiatzaren 28ko ituna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkiaren eta Errusiaren artean izenpeturikoa. Besarabia Errusiarren esku geratzen bazen ere, Asian konkistaturiko lurraldeak sultanari itzuli behar izan zizkioten.

1913ko abuztuaren 10eko ituna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serbiaren eta Bulgariaren artean izenpeturikoa. Itun honen bidez, Balkanetako bigarren gerrari amaiera eman zitzaion. Bulgariak Serbiaren eta Greziaren esku utzi zituen Egeo itsasora irteera duten Mazedoniako zati bana. Silistria Errumaniaren mende geratu zen eta Hadrianopolis Turkiaren esku.

1918ko maiatzaren 7ko ituna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak Brest-Litovskeko bakea izenpetu zuenean, Errumaniak ere izenpetu behar izan zuen gerrarik nahi ez bazuen. Karpatoetako zati bat Austria-Hungariaren esku geratu zen, eta Dobrudja Bulgariaren mende. Errumaniak Konstantza beretzat gordetzeaz gainera, Besarabia berreskuratu zuen. Sekula berretsi ez zen ituna izan zen, eta bertan behera utzi zen aliatuen garaipenaz geroztik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukaresten artzapezpikutegi katolikoa dago, baita unibertsitatea ere.

Hiri modernoa izan arren, iraganeko monumentu ugari gorde ditu: XV. XVII. eta XVIII. mendeetako elizak, XVI. eta XVIII. mendeetako monasterioak, museo ugari, etab.

Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bukarest Aldatu lotura Wikidatan