Europako Alderdi Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Europako Alderdi Sozialista Europar Batasuneko herrialdeetako eta Norvegiako hogeita hamahiru alderdi sozialista, sozialdemokrata eta laborista biltzen dituen alderdia da. Era berean, Europako Parlamentuan alderdi horiek dituzten ordezkariek ere Europako Alderdi Sozialista izeneko taldean jarduten dute. Horiez gain, Europako beste alderdi batzuk alderdiko begiraleak dira, baita Israel edo Turkiako beste alderdi batzuk ere.

Alderdia 1992an sortu zen, nahiz eta 1953tik (Europako Parlamentua sortu zenetik) alderdi sozialistak biltzeko talde internazionalak izan diren. 1999ko hauteskundeetara arte Parlamentuko alderdi handiena zen. Gaur egun 215 legebiltzarkide ditu 732tik eta bigarren taldea da. Taldeburua Martin Schultz alemaniarra da.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.